إرسال رابط إلى التطبيق

Txan fantasma jokoa


4.6 ( 3456 ratings )
ألعاب التعليم التعليمية الأسرة
المطور: GALTZAGORRI
حر

Klis-klasikoak app bildumako bigarren app-a!

Mariasun Landa eta Jon Zabaletaren Txan fantasma liburuaren aplikazioa da hau. Haur Literaturako euskarazko klasiko batean oinarritutako aplikazioa!

Deskargatu, jolastu eta partekatu! Ondo pasatuko duzu Txan fantasma eta Karmentxuren gora-beherekin. Zaindu zure Txanmagotxi maskota birtuala , jolastu gordeketan Txan eta Karmentxurekin, atera Txan labirintotik, kontuz autotxokeetan, osatu puzzleak, barrez lehertu ispiluen gelan, atera argazkia zure buruari eta bidali lagunei!

Txan Fantasma aplikazioarekin honako jokoak eskura dituzu:

- Puzzleak
- Txanmagotxi
- Txan zapatilan aurkitu
- Panpinak lurrera (edo panpinak botatzeko jokoa)
- Karmentxu aurkitu
- Gordeketan jokoa (1 edo 2 jokalariekin!)
- Autotxokeak
- Ispiluen gela
- Sortu zure istorioa
- Labirinto jokoa
- Karmentxuren bidaia

Eta dena doan!